XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guzti hau, euskerari buruz hemen agertzen dugun ikerlan honen ondoren (eta agertu daiteken beste batedobaten ondoren) munduko hizkuntza zaharren ikertzeak argitu eta erabakiko du.

Ez dakit askorik arlo honetan, baina ikusi edo ikasi ahal izan dudan gutxiak, eretxi hori zeharo segurtatu egin dit.

Ahoski behiñenak beren inguru eta guzti aztertu ondoren beste arazo bat sortzen zaigu: fonema bat baino gehiago dugula arlo berean eta zeregin berdiña betetzen.

Eta korapillo honen askabidea, eretxi honetan aurkitu nuen: fonema hoiek, gizamultso ezberdiñetan sortutako lehen ahoskiak izan behar zutela.

Bide honetatik abiaturik, eta ahoski hoien multsokatze zeregiñean ariz, beste ondoren harrigarri batetara heldu nintzan: hirukoiztasun garbi bat ageri zaigula euskeraren erraietan.

Izatasun, egintza eta ukatze zentzuetan, irukoiztasun berdiña genula; beraz hiru lehenhizkeraz osatutako hizkuntza dugula dirudi euskerak.

Badira zenbait fonema, ez direnak ondo sartzen hirukoiztasun hesparru horretan; ez batean eta ez besteetan.

Baina esanahi bereziak dituzte eta ezela ere ez dute hausten hauziari eman diogun erabaki bidea.

Alderantziz, indartu egin dutela uste dut; aurrerago esan dugun bezela, gizakia, millaka urteetan zehar, mailarik maila ahoski berriak sortzen joan bada (etorri bada, hobeto) zentzu berriko zerbait sortzean, ahoski berri baten beharretan izango zan.

Edonola, badirudi lehenen sorturiko ahoskiekin luzaroetan egon zala; honek adierazten du, fonema hoien esanahi orokortasuna, bai eta, ahoski beroietatik erasortutako formen ugaritasuna.

Hirukoiztasun hori azaldu eta aztertu ondoren, beste arazo bat agertzen da: izatasun, getasun eta egintza zentzudun fonemaekin multsoak osatzea; hiru zentzu horiek beren baitan dituzten hiru multso.

Hau geometriako ekintza bat irudituko zaie norbaitzuri, baina ez dut uste aribide aldrebesa danik.

Hiru zentzuetan hirukoiztasun nabari bat dugularik, ezinbestezkoa dugu kidetasunezko multsoak atontzea eta adierazpen egoki bat eman dagiguken arrazoia billatzea.

Eta uste dut, fonema hoien arteko kidetasuna billatzeko, gizabere edo lehengiza haien ahots urritasunera jo behar dala.